ROCK BLUES

Prezioak : 12 €tik 15 €rat / Bertan 18 €
ORAIN EROSI

20:00 ABENDUAREN 08a IGANDEA

DELGRÈS

Metronomoaren erregulartasuneko bateria joko zalu bat. Dobro gitarraren riff sutsuak. Tuba makatu baten baxu melodia zorrotzak... Horra Delgrès hirukotearen formula. Blues musika berriz asmatzen du, rock trantze leherkorraren ukituekin. Tuaregen, John Lee Hooker eta Black Keys taldeen musika gogora ekartzen du. Eta Guadalupeko esklabutzaren aurkako borrokaren heroia izan zen Louis Delgrès-en aspaldiko mezua dakar. Horra zergatik taldearen musika errebeldea eta erregarria den. Hotzikarak eragiten dizkigu. Osoki bizitzen dugu. Gogoa eta gorputza dardarka jartzen dizkigu.

LITTLE GIRL BLUES

Little Girl Blues duela hiru sortu zen. 2 disko argitaratu ditu. Rock eta blues doinuak uztartzen ditu. Melissa Martinez lider eta kantariaren soul ahotsak gidatzen dut taldea. Musika abentura horren sustatzailea, arima eta akuilatzailea da. Lagun arteko giroko laukotea da. Eskarmentu handiko musikariak biltzen ditu. Ororen buru, arras sinplea da: emozioak, poesia eta energia biltzen dituen musika sutsuari esker guziz laxatuko zarete.