DANSE

21:00 IRAILAREN 07a LARUNBATA - KASINOKO ANTZOKIA

Centre Chorégraphique National de Caen en Normandie

FIX ME

Arnaud Rebotini Frantziako musika elektronikoaren dandyak zuzenean tekno musika sinfonia jotzen du. Musikaren gainetik, Alban Richard koreografoak kartsutasuna eta indarra biltzen dituen dantza ikuskizuna sortzen du: gorputz adierazgarriak, sermoiak, esloganak… Koreografia, musika eta plastika muntaketa. Normandiako Caen hiriko CCN-eko buru da Alban Richard. Fix Me sorkuntzan, soinuaren energiari, ebanjelista amerikarren predikuei, diskurtso politikoei eta hip-hop kantu feministei interesatzen zaie. Fix Me sinfonia klasiko baten egiturari jarraikiz eraiki du. 4 dantzariek musikaren eta dantzaren arteko egiturazko harremana galdekatzen dute eta Arnaud Rebotini-k sintetizadoreak eta erritmo kutxak martxan jartzen ditu.