POST METAL - SCREAMO

Prezioak : 22 €tik 25 €rat / Bertan 28 € / Bonoa (CULT OF LUNA + ...) 40 €
ORAIN EROSI

19:00 URRIAREN 03a IGANDEA

AMENRA

Post-hardcore musika eszenaren eragin zuzena jaso du Flandriako taldeak (Neurosis, Isis, Cult Of Luna). Hamabost urteko ibilbidean sei disko argitaratu ditu (Mass I, Mass II, Mass III…). Hala, doom-metal progresiboa, atmosferikoa eta arras katartikoa ondu du.
Kontraste sakonak bilatzen ditu taldeak; bere musikaren funtsa dira. Izan ere, hala da hastapenetik, Amenra otoitz egiten eta mezak ospatzen hasi zenetik. Bjorn Lebon bateria jolearen erritmo geldo bereizgarrietan oinarriturik, gitarra riff astunek soinu katedral bat osatzen dute. Amenrak prozesu mistiko batean murgiltzen gaitu. Erritu pagano bitxi horiek gidatzen ditu publikoari bizkarrez egoten den Colin Van Eeckhout kantariak, ingelesez, flandrieraz edo frantsesez, bere ahots gordinarekin eta oihuekin.
Iluntasuna eta argitasuna uztartzen ditu taldeak. Soinu erauntsiak eta pasarte sotil eta goxoak aldizkatzen ditu, behin eta berriz. Tsunami baten gisara dena suntsitu ondoan, bat-batean kantuak belarrira xuxurlatzen dizkigu.
2018an kontzertu gogoangarria eskaini zuen Amenrak Atabalen. Boskotea berriz gurean izanen dugu, eta Mass VI azken disko zoragarria aurkeztuko digu.

ENVY

Envy talde japoniarra screamo musikaren ikonoa da. 2020ko Hellfest festibalaren afixako izen handienetarik bat zen. 2020ko otsailean, The Fallen Crimson izeneko disko berria argitaratu zuen.
Kantu laburrekin osatu du diskoa. Pasarte lasaiak eta zehatzak eta momentu leherkorrak aldizkatzen ditu taldeak.
Kritikariek diskoa azkarki goretsi dute. Izan ere, 30 urteko ibilbidearen ondotik, berriz ere, taldea bide berrietan barna dabil.

JO QUAIL

Post-rock musikaren eta musika klasikoaren mugetan dabil Jo Quail musikari birtuosoa. Ingalaterratik dator eta sinfonia ezti eta harmoniatsuak ekartzen dizkigu, doinu errepikakor eta bereziz aberasturik.
Ausarki ikertzen eta lantzen ditu muturreko eraginak (adibidez, Judas Priest taldea, Georgia O'Keefe margolaria eta Barbara Hepworth eskultorearen eraginak nabarmenak dira). Jo Quail-ek performantzia enigmatikoa eta gogoetatsua eskainiko digu.