METAL

Prezioak : 9 €tik 12 €rat / Bertan 15 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 URRIAREN 06a OSTIRALA

Atabal , Lanetik Egina & La Locomotive aurkezten dute :
  

PSYKUP

2015 urtean, Psykup taldeak bere ibilbideko 20 urteak ospatu zituen. Hastapenean, « Frantziako metal talde » soil bat izatetik, gaur egun, Frantziako musika alternatiboaren munduan talde mitikoa izatera pasa da. Orain arte, taldeak hiru disko, disko labur akustiko bat eta DVD bikoitza argitaratu ditu. Moda eta arau guztien gainetik, Psykup musika talde ikonoklasta izan da, beti. Umore, freskotasun eta erabakitasun irmoarekin, klixeak aise uxatu ditu taldeak. Primus, Pantera, Biohazard, Frank Zappa, Luther King eta Jim Carrey-ren eraginak uztartuz, musika zaleen belaunaldi ezberdinak markatu ditu. 2015 urtean, taldearen berpiztea ohargarria izan zen. 2016an, diskoaren hamar urteak ospatzeko, biniloan, digitalean eta disko bikoitzan (gehigarriekin) berriz masterizatuz, "Le temps de la réflexion" beren lehen disko oroigarria berrargitaratu zuten. 2017 urtea PSYKUPen benetako itzuleraren urtea da. Izan ere, « CTRL + ALT + FUCK » izeneko laugarren diskoa kaleratu du taldeak. Erritmo dantzagarriak dituen eta konplexurik gabeko musika bortitza eta salbaia.



LA FIN DE LA SOCIETE TELLE QUE NOUS LA CONNAISSONS

LA FIN DE LA SOCIETE telle que nous la connaissons Landesetako taldea da. Bi disko labur argitaratu zituen, eta, 2017an lehen diskoa kaleratu du. Ageneko Florida, Biarritzeko Atabal, Parthenayko Diff’art eta Mont de Marsaneko Café Music aretoetan jo izan du, Gojira, Manimal, Trepalium eta Klone bezalako taldeekin. Bestalde, grafista bat eta eszenografo bat taldearekin elkarlanean ari dira. Taldeak rock-metal alternatiboa jotzen du. Biolontxeloaren zuhurtziak eta soinu elektronikoek musikari ukitu berezia ematen diote. Taldeak melodia finak eskaintzen ditu, beti. Agertokian, taldeak eszenografia fantasiatsu eta ameslaria eskaintzen du. Hala, oholtza gainean, pertsonaia ezberdinak biltzen dira, hala nola harakin odolzale bat, orkestraburu mafioso bat, peluxezko lapin gaizto bat, lurralde miresgarrian galdutako Alice eta mundua salbatzera etorri den bateriaren super heroi bat. Haurren munduko emozioen, beldurren eta ametsen aniztasuna irudikatzen dute.