ELECTRO KANTUA

Prezioak : 9 €tik 12 €rat / Bertan 15 €
ORAIN EROSI

21:00 IRAILAREN 30a OSTEGUNA

MANSFIELD TYA

2002az geroztik, Mansfield.TYA bi hauek osatzen dute: gauaz olerkaria eta egunez ekoizlea den Rebeka Warriorrek (Sexy Sushi eta KOMPROMAT), eta musikagilea eta biolin joilea den –beste musika tresna anitz jotzen ditu ere– Carla Pallonek (VACΛRME). Orain arte, Mansfield.TYA bikotearen mundu sentibera ezagutzen genuen, hots, melodiaren zentzua, malenkonia eta minimalismoa. Baina, orain, taldea new wave estiloko oda poetikoarekin itzuli da. Rebeka eta Carlak Monument Ordinaire bosgarren diskoa aurkeztu dute. 13 kantuz osatutako lana superstizio bat bezala da. 45 minutuko bizitza eta heriotza, Maitre Dogen filosofo eta poeta japoniarraren hitzen gisara irudikatutako poesia landua eta Jacnoren melodia sinple eta erakargarriekin. Melankolia zoriontsua entzun daiteke diskoan. Biziaren maitasun sutsua ospatzeko ihesaldia da, bihotzetik jalgi oihuen gisara. Emozio eta hitzen etengabeko arretak gidaturik, Mansfield.TYAk negarrez ere dantzan ariarazteko abestiak eskaintzen dizkigu. Doinu errepikakorrak eta leloak, letaniak, edozein garaitako ahotsak, hari instrumentuen moldaketa finak… Rebeka eta Carla aspaldiko lagunek berriz ere beren ekoizle talentua berresten dute.

HABIA

Hiru hari instrumentu eta ahots, aldi berean. Tradiziotik eta sorkuntzatik jalgitako errepertorioa jotzen. Entzuteko, ikusteko eta sentitzeko musika eskaintzen digu hirukoteak, menturaz Animalia ikuskizun koreografikoaren musika jotzeko sortu zelako, eta seguraski munduaren mugimendua eta jendearen soinua gure inguruan hautemateko egoeratik hurbiltzeko. Habian bezala, amaren besoetan lokartzean bezala. Eta, finean, gizateria sakonki ulertzeko.