RAP

Prezioak : 12 €tik 15 €rat / Bertan 18 € / Kide Urririk / Ikasle 5 €
ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:00 IRAILAREN 27a OSTEGUNA

Dans le cadre des rentrées Campulsations, en collaboration avec LE MICROSCOPE:
Prévente Etudiant 5€ ( A l'Atabal & Elkar sur présentation d'une carte étudiante ou certificat de scolarité valide )

JOSMAN

Josman a.k.a. « Jeezy Jeezy Baby » frantses rap kantaria eta ekoizlea da. Jatorriz Vierzon hirikoa da, baina, Pariseko eskualdera jin zen bizitzera. Eazy Dew beatmakerrarekin eta Marius Gonzalez bideoklip egilearekin lan egiten du. 2013an, Pariseko End Of The Weak lehiaketako irabazlea izan zen. 2015ean, « Échecs Positifs » lehen EParekin eta « Matrix » mixtapearekin, bere musika azkenean jendearengana iritsi zen. Bere lehen diskoan, Josman rap errabiatsuaren eta kantuaren artean ibiltzen da, batetik bestera errazki pasatuz. Biharko musika eszenan lekua duen artista da!

ISHA

Hasiberri baten itxura du, baina, badu aspaldi Bruselako rap harrobian ari dela. Hasieran, Psmaker izena hartu zuen. Orain, ISHA da (bere egiazko izena). "La Vie Augmente" lehen EPan, rap kantariari ahotik sua dario. ISHAk, abilezia handiarekin eta kontzesiorik gabe, egia osoa dioten hitzak eta punchline gogorrak edo musika sakoneko eta erritmo biziko kantuak uztartzea kausitzen du. Tronutik kendua izan den erregearen, printzesa minduaren edo hortz hautsiak dituen lagun arabiarraren istorioak kontatzen ditu. ISHAren errimak aski gordinak dira. Ez dira leunak. Sentsibleak dira ere. Eta zikinak dira, karrikaren usaina dute. Kanpora atera. Euria ari du. Starter markako jaka batekin eta kasketa batek kukuturik, ISHA karrika zokoan aurkituko duzue. Zernahi istorio badu kontatzeko.

8ESSE

Bordele-Akitaniako Crous egiturak antolatu Musiques de R.U. ikasle lehiaketako 2018ko eskualdeko irabazlea da 8esse.

Taldea 19 eta 20 urte arteko 6 rap kantarik osatzen dute. Bordeleko Magendie lizeoan osatu zen. Urte batzuk ziren taldekide bakoitzak bere aldetik idazten zuela. Badu orain bi urte eragin anitzeko kantuak idazten eta ekoizten dituztela. Mundua, egunerokoa, osotasuna ala xehetasuna dituzte inspirazio iturri. Batzuetan, rap musikatik urruntzen dira ere. 2015eko Lizeoko ikasleen festibalaren kari Krakatoa aretoan lehen kontzertua eman zuten. 8esse taldearentzat 2018 urtea agertoki gainean esperientzia biltzeko parada izanen da.