POP INDE

Prezioak : 9 €tik 12 €rat / Bertan 15 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:30 URRIAREN 20a OSTIRALA

Atabal eta Ozeanoaren Hiria aurkezten dute


Gure itzuliarekin jarraitzen dugu. Ezagunak diren lekuak beste begirada batekin (berriz) deskubritzea eta Atabaletik kanpo ezohiko formulak eskaintzea da xedea.
2016an, Biarritzeko Ozeanoaren Hiriaren kanpoaldean eta teilatuan ibili ondoan, aurten, lehen aldiz, eraikinaren barnealde zoragarrian izango gara.

LOW ROAR

LOW ROAR Biarritzera itzuliko da. Nehor ez bezalako taldeak kontzertu bikaina emanen du. 2015ean, Atabalen jo zuelarik, kontzertu ahaztezina eskaini zuen. Azken bost urteetan bildu dugun zartakorik handienetako bat izan zen, segurki. 2011n "Low Roar" eta 2014an "0" disko paregabeak argitaratu ondoan, Ryan Karazija buru duen taldea "Once in a Long, Long While" hirugarren diskoarekin dator. Inoiz baino poetikoagoa eta gogo eramaileagoa.



LUMI

Jakinean ez den jendeak Lumi taldearen hizkuntza mistikotzat joko du. Lumik poesia (musika) erromantikoa berriz hartzen eta definitzen du. 2014an sortutako elektropop bikotea da. Nahia Zubeldiak (gitarra elektrikoa, ahotsa) eta Manu Matthysek (makinak) osatzen dute taldea. Lumiren doinuek urez beste alderako bidaia batean murgiltzen gaituzte. Makinen modernitatea eta gure jatorria bezain zaharrak diren hizkuntzan abestutako hitzak buruz buru eman ordez elkartzen eta bateratzen ditu Lumik. Hala, Lumi taldeak sorginen gisara arrunt xarmatzen gaitu.