PUNK ROCK

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 OTSAILAREN 16a OSTIRALA

MAT BASTARD

MAT BASTARD Skip The Use taldeko lider ohia itzuli da! Punki, rockero eta taulagaineko artista paregabeko gisa ezagutu dugu. Baina, azken bi urteetan, ekoizle gisa aritu da bereziki. Estatu Batuetan bizi da orain. Kantu berriak idazten hasi baino lehen, besteentzat lan egiteko denbora hartu du. Azkenean, bere bakarkako lana plazaratu du: soinu kaliforniarra eta gai anitzak. Disko honetan, beste ekoizle anitzek – hala nola Neff-U (Eminem, 50 cent, Dr Dre), Gavin Brown (Billy Talent, Metric), PJ Bianco (Demi Lovato) – eta musikariek askok - Ludovic Louis, Lenny Kravitzen tronpeta jotzailea – parte hartu dute. Hastapeneko zaleak ez daitezela kexa, MATen punk-rock eraginek hor diraute!

A-VOX

Anthéak eta Virgilek elektro bikote biribila osatzen dute. Beren dohainak uztarturik, beren gogoak asetzen dituzte. A-VOX bikoteak trap ukituak dituen musika elektroniko berritzailea, rockn’n’rollaren energia eta indarra duten doinuak eta melodia poetiko sarkorrak jotzen ditu. Anthéa headbanding edo lepoa urratzeko ariketaren zalea da. Teklatuen gibelean, sekulako energia du. Virgilek erritmo pizgarriak eta bihozgabeak hedatzen ditu. Hala, biek mugimenduari egin erresistentzia saiakera oro deuseztatzen dute, eta, publikoa bildurik, beraiekin gudura joateko gomita luzatzen diote.