ROCK POST ROCK

Prezioak : 14 €tik 17 €rat / Bertan 20 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:00 ABENDUAREN 06a OSTEGUNA

SÓLSTAFIR

Sólstafir taldeko islandiarrek nortasun handiko kantu sofistikatuak sortzen dituzte. Hala, taldearen musika sailkaezina da. Black metal ukituekin eta post-hardcore ahotsekin, post rock atmosferikoaren eta rock progresiboaren arteko nahasketa abila eskaintzen du. 2014an argitaratu « Ótta » diskoari esker, taldeak sekulako arrakasta ukan zuen. Aurten, « Berdreyminn » seigarren diskoa aurkezten ari da. Giro arras berezia, gitarra riff zorabiagarriak eta ahots harrigarria. Sólstafir taldeari arreta berezia eskaini, taldearen paregabeko kontzertuek merezi dute eta.