apporter une description HIP HOP

Prezioak : 16 €tik 19 €rat / Bertan 22 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 MARTXOAREN 09a OSTIRALA

LORENZO

Aho handikoa, espantua, artista garaikidea eta lurpeko rap kantaria da Lorenzo. Eta zer kopeta duen! Ezerezetik abiatu den mandil tzar honek Frantziako rap musika jo eta guziz inarrosi du. Rennes hiriko Columbine kolektiboko kide ikonoklasta da.
« L’Empereur du Sale » diskoa 2016an Interneten gehien entzuna izan den mixtapetarik bat izan da eta bere zuzenekoak ahaztezinak eta harrigarriak dira!

PARTY SECHE

PartySèche duela urte bat sortutako kolektibo independentea da. Bertako artistekin osatua da. Kolektiboko kideek rap musikaren, sormenaren eta umorearen zaletasun bera dute.
Hitz jario teknikoak eta bereziak, produkzio landuak, zuzeneko emanaldi biziak : PARTY SECHE hurbiletik jarraitu beharreko kolektiboa da.