apporter une description ELECTRO POP ROCK

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 AZAROAREN 24a LARUNBATA

HOLLYSIZ

Frantzia osoan 100 kontzertuko bira eman, Urrezko diskoaren saria irabazi eta Ingalaterrako festibaletan jo ondotik, HollySiz « Rather Than Talking » izeneko bigarren diskoarekin dator.
Diskoa bere bizitzako momentu kaotiko batean ondu du, nahitara. Hala, HollySizek usaiako erosotasunari uko egin, eta, espresuki, hilabete luzez bere etxetik urrun ibili da.
Kuriosa eta nahitua denez, iturri berrietatik edan ahal izan du. Lehenik, New Yorkera soinu berrien bila joan zen. Ondorioz, perkusioak hip hop programazioekin nahastu ditu. Brooklyneko garage batetik jalgitzen diren gitarra riffen sirena hotsak iragartzeko klaketa eta hitz jario hipnotikoak erabili ditu. Han, besteak beste, Luke Jenner (the Rapture) rock elektro kantari handia eta The Skinseko hip hop kantari gazteak kausitu ahal izan zituen. Lan berri honi kolorea eta itxura ematerakoan erabakigarriak izan dira.
Gero, Habanan egon izanak ere anitz eragin du. Munduko leku paregabe hartako melodien dardara sentitu ahal izan zuen eta boz berriekin osatu koruek eta gitarra epikoek lagundutako baladak sortu ahal izan ditu.
Ondotik, HollySizek diskoa euskal kostaldean bururatzea erabaki zuen, arroka mineralen eta uhin ikaragrrien artean. Eta, azkenik, diskoa Parisen grabatu zuen, bere lan talde fidelak (Yodelice, Xavier Caux) eta arlo desberdinetako musikariek (Adrien Gallo, Owlle…) inguraturik. Solas handien ordez, HollySizek berekin bozkariatzera gomitatzen gaitu.

JULIEN GRANEL

Julien Granel garaiaren isla da. Flume DJaren future bass musikaren eta Etienne Dahoren pop frantsesaren eraginak nahasten eta kantuei bere ukitu eta nortasun berezia ematen jakin du. Frantzia osoan kontzertuak eman ondotik, Julien estudiora sartu da. Arras poperoa, bizia eta goxakorra den lehen EPa sortu du.