REGGAE

Prezioak : 20 €tik 23 €rat / Bertan 26 €
ORAIN EROSI

21:00 UZTAILAREN 03a OSTIRALA

INNA DE YARD

Taldearen bigarren diskoaren argitalpenaren eta Peter Weberek taldeari buruz egindako filmaren ondotik, INNA DE YARD jamaikar kolektibo mitikoaren istorioak aurrera jarraitzen du. Taldearen azken diskoan orain arteko kanturik arrakastatsuenak bildu ditu: 1960ko eta 1970eko hamarkadetan patioetan (yards) elkartzen ziren reggae legenden oroitzapenak. Garai guztiak ezagutu dituzten lau kantari nagusiren inguruan bat eginik (Ken Boothe, Cedric Myton, Winston McAnuff eta Kiddus I), INNA DE YARD kolektiboak Viceroys taldeko kantari zahar hirukotea eta reggae musikaren belaunaldi gaztea (Var, Krush, Derajah) biltzen ditu ere. Jatorrietako musika-tradizio hori iraunaraztea du helburu.

DAVID CAIROL

Publikoaren eta hedabideen kritika onak jaso zituzten 2 disko argitaratu ondoan, Frantziako estatuko zoko guztietan, Europan eta Atlantikoz haraindian ehunka kontzertu eman eta gero, David Cairol Jamaikara joan da, diskoa Kingstonen grabatzera, uharte hartako musikari handienekin. Hala, bere lehen musika-emozioak eta erroak berriz aurkitu ditu. Musikari horiekin grabatu du lan berria: Sly Dunbar, Earl “Chinna“ Smith, Bongo Herman, Winston “BoPee” Bowen eta Danny “Axeman” Thompson. David Cairolek Frantziako estatuan idazketa tailer anitz proposatzen ditu. 2019an, kultura heziketaren arloan proiektu berri bat estreinatu zuen: lizeo frantses eta lizeo jamaikar baten arteko senidetzea, denen arteko kantu bat sortzeko eta Euskal Herrian eta Jamaikan bideoklip bat grabatzeko xedearekin (Tuff Gong International, Kingston eta Atabalen arteko lankidetza).

SELEKTA ENRIKO