HIP HOP

Prezioak : 9 €tik 12 €rat / Bertan 15 € / Adhérent Urririk / ORAIN EROSI /
Auto partekatu

20:00 URRIAREN 14a LARUNBATA

Soirée BPM #2

« Le Bruit Propulse le Mouvement » gaualdi berriak abian dira. Emulazio betean den tokiko hip-hop eszena aitzinera ekartzea eta estatuko artista baten ezagutzea da xedea.

CABALLERO & JEANJASS

Ez, ez eta ez! Caballero eta JeanJass batzen dituen musika proiektua ez da amaitu! "Double Hélice 2" diskoarekin itzuli dira, eta, hala, 2016an musika zale guzien onespena jaso zuen lehen diskoari jarraipena eman diote. Zaleen atseginarentzat, indarrez beteriko disko berrian, frankofoniako beatmaker hoberenak elkartu dituzte. Munduko DJrik lasaiena den Eskondo DJak lagundurik, galaxia osoan emango duten kontzertu bira berri batean murgildu dira.



PARTY SECHE

PartySèche duela urte bat sortutako kolektibo independentea da. Bertako artistekin osatua da. Kolektiboko kideek rap musikaren, sormenaren eta umorearen zaletasun bera dute. Hitz jario teknikoak eta bereziak, produkzio landuak, zuzeneko emanaldi biziak : Akitaniako rap eta hip-hop musikaren munduan, PS hurbiletik jarraitu beharreko kolektiboa da.



KLVN

Euskal kostaldekoak diren zazpi kidek osatzen dute KLVN. Kide bakoitzak bere musika giroa aurkeztuko digu, eta, horretarako, arras originalak diren kantu zatiak eskainiko dizkigute.



AKUTRE

Omega, Lord K, Trino eta Confal, euskal kostaldeko lau rap kantari dira. 2016an, Akutre kolektiboa sortu zuten. Urte berean, Kill Bill eta Incipit kantuei esker, kolektiboa ezagutarazi zuten. Gero, kantari bakoitza berriz bakarkako proiektuetan ibili zen, eta, Pariseko MCs batzuekin, hala nola Yarok edo KMFekin, elkarlanean aritu ziren. 2017 urteaz geroztik, tokiko hip-hop eta elektro eszenako kide batzuk elkartuz, kolektiboak aitzina segitzea erabaki du. Kolektiboari esker, eskualdeko artistak agertzea eta garatzen laguntzea da xedea.