ERAKUSKETAK

Artista batzuei beren sorkuntzak aurkezteko eta erakusteko aukera eskaintzen die gune honek, arte ederren eta numerikoaren arloan.

Xehetasunak : Telefonoz 05 59 41 73 26 zenbakira deituz edo e-mailez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera idatziz.

Laster

GILEN

Gilen orekan dago. Zirku-akrobata bat bezala, irudimenezko eta ikusmen handiko mundu batean murgiltzen da. Mundu iraunkor batean, funtsean... Gilenek, ikusmolde absurdo eta burleskoarekin, barne-barnekoa agerrarazteko, azalekoaren karikatura egiten du. Harentzat, margolaritza lurralde (ez)perfektuetan zalantzati dabilen gogoetarako eremua da! Haren potretak unibertsoaren desordenaren isla dira. Zikin-zikinetik eta izkin-izkinatik, Dionysos, Carlos eta beste anitz irudikatzen ditu. Denen artean lotura nagusi bat dago: biziarena.

Estreinaldia : Abenduaren 07an, ostiralarekin

Erakusketa : abenduak 07tik otsailak 23rat