ERAKUSKETAK

Artista batzuei beren sorkuntzak aurkezteko eta erakusteko aukera eskaintzen die gune honek, arte ederren eta numerikoaren arloan.

Xehetasunak : Telefonoz 05 59 41 73 26 zenbakira deituz edo e-mailez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera idatziz.

Laster

JONATHAN PELLETIER

Les Cosmovisions du Joyeux Monsieur P.

Jonathan 1982an sortu zen, Baionan. Diseinu grafikoan lan egin ondoan, Mexikora egin bidaia batean, hango aspaldiko kontenplaziozko ohidura bat ezagutu zuen : Ojos de Dios-en ehuntzea. Bistako modernitateaz indarturik, bere obrak mistikaz eta sinboloz beteak dira. Amalurrari egin eskaintza dira. Erritu xamanikoen eta noraeza psikodelikoen artean kokatzen dira. Bere objektuak artilearekin, kotoiarekin eta zurarekin fabrikatzen ditu. Pantaila moduan uler daitezke, eskuz egindako sekuentzia numerikoen gisan, beste dimentsio batera iragateko trantsiziozko azal baten erara.

Ateleria



Estrenaldia Irailaren 15ean, Ostiralarekin, 19:00etan.

Erakusketa 2017ko Irailaren 15 Ostiraletik Azaroaren 25 Larunbatera.