ERAKUSKETAK

Artista batzuei beren sorkuntzak aurkezteko eta erakusteko aukera eskaintzen die gune honek, arte ederren eta numerikoaren arloan.

Xehetasunak : Telefonoz 05 59 41 73 26 zenbakira deituz edo e-mailez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera idatziz.

Orain

NICOLAS CANU

Distances Intérieures

Arkitektura eta emozioak, formak eta sentimenduak, horra hor Nicolas Canuren irudi mundua ulertzera laguntzen gaituzten hitzak. Hiri-paisaiei eta industria gune alfer utziei koloreen poesia, itxura eta lerro geometrikoen harmonia ematen dizkie. Baina, artista honen lan osoa horretara mugatzea arras murriztailea litzateke. Natura ez du baztertzen, osotasunaren parte da. Bazter lasaigarriak, koloretsuak eta ezagunak eskaintzen ditu. Bere margolanak bazterreko leku horien ikerlanak dira. Ez dira arras hiriak, ez dira osoki baserrialdeak ere. Hirigintzaren eta izadiaren artean oreka bilatzen duen gizabanakoa irudikatzen dute. Leku horiek zinemako eszena batzuen dekoratuak izan daitezke. Margolari honentzat, zinema inspirazio iturri nabarmena da. Arte honetako irudiak barneratu ditu.



Estrenaldia ekainaren 17an, larunbatarekin, 19:00etan.

Erakusketa 2017ko ekainaren 17tik irailaren 09rat