ERAKUSKETAK

Artista batzuei beren sorkuntzak aurkezteko eta erakusteko aukera eskaintzen die gune honek, arte ederren eta numerikoaren arloan.

Xehetasunak : Telefonoz 05 59 41 73 26 zenbakira deituz edo e-mailez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera idatziz.

Orain

MalOjo

« Nire lehenengo begi kaskakoak komikien azalak eta beldurrezko filmen afixa zaharrak izan ziren. Izan ere, aurkezten duten kontakizunean jokatzen dena irudi bakarrean laburbiltzen dute. Ezezagunak diren artisten obrak izan ohi dira. Alta, margolari klasikoak bezainbeste talentu dute horiek. Biak hurbiletik behatzen ditut. Erlijio eta mitologia irudiek azkarki markatu naute. Irudi horietan, ardura, edertasun gorena gurutziltzatze edo lepomozte baten izigarrikeriarekin nahasten da. « Screwy Squirrel » edo « Road Runner & Will E. Coyote » marrazki bizidunen umore krudelak ere azkarki markatu nau. Ez dakit zeinek liluratzen nauten gehien, Bruegel, Bosch eta Caravage margolariek, Tex Avery eta Walt Disneyren marrazki bizidunek edo Jack Kirbyren komikiek. Oro barneratu ditut. Hala, bineta bitxiak sortzen ditut. Begitarte marketsak eta orbainez betetako aurpegiak irudikatzen ditut, xede tzarreko izaki maitagarriak marrazten ditut. » MalOjo Baionan sortutako eta egun Toulouse hirian bizi eta lan egiten duen artista da



Estreinaldia apirilaren 21ean, ostiralarekin, 19:00etan.

Erakusketa apirilaren 21etik ekainaren 17ra.