Omiasainduko Oporretako Ikastaldiak

Urriaren 23etik 27ra, astelehenetik ostiralera

IRRATI TAILERRA

(11-17 urte artekoak)

Franck Deschamps-ek animaturik
10:00 - 12:00
Prezioak : Asteko 50€ (40€ kideentzat)

Estudio bateko egiazko baldintza teknikoetan iraganen den tailer horretan, irratiaren aurkezpenean eta ezagutzan lehen irakaspenak jasoko dituzue: mikrofonoaren bitartez animazioa, errealizazio teknikoa, muntaketa eta emankizun baten grabaketa. Esperientzia parte hartzailea, ludikoa eta hezitzailea. Parte hartzaile bakoitzak bere soinu grabaketak etxera eramaten ahalko ditu.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

IRRATI TAILERRA 2.0

(11-17 urte artekoak)

Franck Deschamps-ek animaturik
14:00 - 16:00
Prezioak : Asteko 50€ (40€ kideentzat)

Lehenengo Irrati Tailerrean parte hartu zutenentzat eta ikasketan sakondu nahi dutenentzat. Ahotsen grabaketa eta tratamendua, irratiko osagai baten audio muntaketa pista anitzeko nahasketa-mahaian, zuzeneko emankizun baten teknika errealizazioa, zuzeneko animazioa mikrofonoarekin, internet bidezko hedapena audio streaming formatuan. Parte hartzaile bakoitzak bere soinu grabaketak etxera eramaten ahalko ditu.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

LEHEN HURBILTZEA

3-5 urte artekoak
10:00 - 11:00
Prezioak : Saioko 10€ (8€ kideentzat)
Nathalie Dieuzeidek animaturik

Musikara lehen hurbiltzearen bitartez, haur gazteenek musikaren munduan lehen irakaspenak jasotzeko aukera dute, manera jostagarrian eta sentsorialean. Tailer honen egitarauan, musika jokoak, kantua, perkusioak eta munduko musiken ezagutza badira.

Renseignements et Réservations: 05 59 41 73 29 ou This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

LEHEN IRAKASPENAK

6-9 urte artekoak
11:00 - 12:00
Prezioak : Saioko 10€ (8€ kideentzat)
Nathalie Dieuzeidek animaturik

Musikara lehen hurbiltzearen eta musika tresna baten ikastearen arteko lotura egiteko balio dute lehen irakaspenek. Tailer honen egitarauan, musika jokoak, kantua, perkusioak, musika tresnen fabrikatzea eta munduko musiken ezagutza badira. Gainera, Rock Eskolan ikasi daitezkeen musika tresna ezberdinak ezagutzeko eta jotzeko parada eskainia da (gitarra, bateria, teklatuak...).

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

DJ/OLM TAILERRA

TXIKI FESTIBALA BIDEOKLIPAREN MUSIKA

10 - 17 urte artekoak
10:30 - 12:00
Prezioak : Asteko 50€ (40€ kideentzat)
BOOM TCHACK-ek animaturik

Biarritzeko Txiki Festibalaren karietara (5. edizioa, amets bat!), Atabalek tailer berezia proposatzen du: bideoklip batetik abiatuz, haurrek musika sortuko dute. Hala, sortutako soinu bandak irudiei beste manera batez so egitera bultzatuko du. Tailerrak Txiki Productionsek proposatzen duen hezkuntza lanari, eta, Boom Tchak-ek eta Atabalek proposatzen duten musika elektronikoa (perkusioak, melodiak, ahotsak) sortzeko lanari jarraikitzen dio.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

URRIAREN 30a ASTELEHENA eta 31a ASTEARTEA, AZAROAREN 02a OSTEGUNA eta 03a OSTIRALA

MUSIKA ETA TINDUA TAILERRA

5-11 urte artekoak
10:00 - 11:00 edo 11:15 - 12:15
Prezioak : Saioko 10€ (8€ kideentzat)
Franck Cazenave-ek animaturik

Franck Cazenave-ek egiazko workshop batzuen gisako pintura tailerrak eskaintzen ditu. Bertan, adierazpen artistikoa eta sormena ohoratzen ditu. Musikaz lagundurik eta askatasun osoan, haur (edo nerabe) oro nor bere errealitate bisuala sortzeko egoeran jarria da ! Materiala eta taulier edo mantala eskainiak (ez itzazue haurrak arropa eta zapata berriekin jantzi). Atabalekin elkarlanean, kantu zerrenda bereziak hautatuak izan dira.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

LEHEN HURBILTZEA

3-5 urte artekoak
10:00 - 11:00
Prezioak : Asteko 40€ (32€ kideentzat)