Udaberriko Oporretako Ikastaldiak

Apirilaren 18etik 21ra, asteartetik ostiralera

LEHEN HURBILTZEA

3-5 urte artekoak
10:00 - 11:00
Prezioak : Saioko 10€ (8€ kideentzat)
Bolboretak animaturik

Musikara lehen hurbiltzearen bitartez, haur gazteenek musikaren munduan lehen irakaspenak jasotzeko aukera dute, manera jostagarrian eta sentsorialean. Tailer honen egitarauan, musika jokoak, kantua, perkusioak eta munduko musiken ezagutza badira.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

LEHEN IRAKASPENAK

6-9 urte artekoak
11:00 - 12:00
Prezioak : Saioko 10€ (8€ kideentzat)
Bolboretak animaturik

Musikara lehen hurbiltzearen eta musika tresna baten ikastearen arteko lotura egiteko balio dute lehen irakaspenek. Tailer honen egitarauan, musika jokoak, kantua, perkusioak, musika tresnen fabrikatzea eta munduko musiken ezagutza badira. Gainera, Rock Eskolan ikasi daitezkeen musika tresna ezberdinak ezagutzeko eta jotzeko parada eskainia da (gitarra, bateria, teklatuak...).

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

MUSIKA ETA TINDUA TAILERRA

5-11 urte artekoak
10:00 - 11:00 edo 11:15 - 12:15)
Prezioak : Saioko 10€ (8€ kideentzat)
Franck Cazenave-ek animaturik

Franck Cazenave-ek egiazko workshop batzuen gisako pintura tailerrak eskaintzen ditu. Bertan, adierazpen artistikoa eta sormena ohoratzen ditu. Musikaz lagundurik eta askatasun osoan, haur (edo nerabe) oro nor bere errealitate bisuala sortzeko egoeran jarria da ! Materiala eta taulier edo mantala eskainiak (ez itzazue haurrak arropa eta zapata berriekin jantzi). Atabalekin elkarlanean, kantu zerrenda bereziak hautatuak izan dira.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Apirilaren 24etik 28ra, astelehenetik ostiralera

DJ/OLM TAILERRA

10-17 urte artekoak
10:00 – 11:00 edo 11:00 – 12:00
Prezioak : asteko 50€ (40€ kideentzat)
BOOM TCHACK-ek animaturik (musika eta arte sorkuntza laborategia)

DJ/OLM tailerrean, musika elektronikoaren osagaietatik abiatuz, kantu baten sorkuntzaren urrats guztiak ikusteko aukera badago. Gazteek perkusioak, melodiak eta ahotsak landuko dituzte. Astea grabaketa batekin bururatuko dute eta beren diskoarekin joango dira etxera.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

GITARRA TAILERRAK

10 urtetik goiti / Helduak
10:00 - 11:00 Iniziazioa eta 11:00 - 12:00 Hobetzea
Prezioak : asteko 50€ (40€ kideentzat)

Gaurko musiken errepertorio zabala joz, erritmika, harmonia eta interpretazioa landuko dituzue.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 06 29 88 22 65 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

BATERIA TAILERRAK

HIP HOP TAILERRA

12-20 urte artekoak
10:00 - 16:30
Prezioak: asteko 50€ (40€ kideentzat)
Brass-ek animaturik

Atabaleko estudioetan, gazteekin kantuen idazketa landuz, Brass artistak hip-hoparen munduan osoki murgiltzea proposatzen du. Aste oso batez, gazteek kantuen hitzak sortuko dituzte. Hala, sormena, musikaltasuna eta erritmoa landuko dituzte. Proiektua bururatzeko, ostiralean, Atabalen, DJ Skillz artistaren scratch teknika ezagutuko dute, eta, BPM (Le Bruit propulse Le Mouvement) gaualdien lehen edizioaren karietara, tokiko hip-hop eszenaren ezagutzeko parada ukanen dute. Azkenik, gaualdiko artista nagusia izango den Demi-Portion kantaria kausitzeko aukera izango dute.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.