PUNK ROCK

Prezioak : Urririk / Auto partekatu

20:00 MAIATZAREN 12a OSTIRALA

Irati guneko merkatarien elkarteak antolatutako VIB festibalaren lehen edizioaren karietara, ostiral arratsean, Don’t save The Queen eta The Dead Krazuckies taldeen kontzertuekin, Atabalek asteburuari hasiera ederra emanen dio.
Ondotik, asteburu osoan, autoen eta motoen erakusketa gunearen erdian, kanpoko kontzertuak eta jarduera ugari izango dira.

DON’T SAVE THE QUEEN

Lapurdi kostaldeko hirukotea da Don’t Save The Queen. Joseba baxu jotzaileak eta kantariak, Ñaño gitarristak eta koro egileak eta Berdoof bateria jotzaileak osatzen dute taldea. Rocka jotzen dutela diote, musika estilo berezi bati lotu gabe, alabaina. Ez da musika nostalgikoa edota futurista. DSTQ taldearena gaurko rock musika da. Euskaraz abesten du taldeak eta Don’t Save The Queen-en hitzak egunerokoaren eta aktualitatearen isla dira.

THE DEAD KRAZUKIES

2010ean, Hossegoren sortu zen The Dead Krazukies. Kaliforniako tradizioari jarraikiz, punk rock indartsua eta bizia jotzen du taldeak. The Dead Krazukies taldearen musika suminkorra eta zorrotza da batzuetan, melodikoa eta bizia besteetan. Gitarren distortsioa, bateriaren zartak eta baxuaren soinu metalikoa nahasten ditu.

THE CRETINS

Lee Bonnie Moroni taldearen bilakaera neo-darwinista da The Cretins. "Ez gara bertsio talde bat. Lagun talde bat gara. Atsegin duguna eta nahi duguna jotzen dugu. Horren partekatzea gustuko dugu." Apainkeriarik gabeko rock eta punk musika da hau.