ROCK GARAGE

Prezioak : 7 €tik 10 €rat / Bertan 13 € / Kide Urririk / ORAIN EROSI
Auto partekatu

20:00 URRIAREN 11a OSTEGUNA

Musique d'Apéritif eta ATABAL aurkezten dute:

DEWOLFF

DeWolff, Herbehereetatik datorren hiru buruko rock’n’roll munstroa da. 1970eko hamarkadako rock talde handienen maitasun itsuagatik sortu zen taldea. Kasu, erradiazio kosmikoak eta psikodelikoak hedatzen ditu! DeWolff, 2007an sortu zen. Pablo Van de Poel gitarrista eta kantariak, beren anaia den Luka Van de Poel bateria jotzaileak eta Hammond organoa jotzen duen Robin Pisok osatzen dute taldea. Beren proiektua pixkanaka ondu dute, beren eskualdeko eta erresumako zuzeneko talderik indartsuena eta karismatikoena bilakatzeraino. Baina, oroz gainetik, Dewolff aparteko taldea da, xelebrea. « THRUST » izeneko seigarren diskoa argitaratu berri du, orain arteko anbiziotsuena eta garaikideena, hain segur. 2018ko rock‘n’roll soinua da, indar eta egiazkotasun neurri egokian emana eta zuzenean ikustekoa!

THE WILL DESTROY YOUR EARS

Holako izenarekin, ezin pop musika igurikatu! This Will Destroy Your Ears taldea Magali (parpaing 2.2), Pierre-Yo (tRiKiNi) eta Quentin musikarien noise rock proiektua da. Akufenoen demokratizazioaren alde ari dira. Shoegaze musika zorrotza jotzen dute, britpop eta punk doi batekin. Belazko orgaren, bi koloreko poloen eta fisika molekularraren zaleak dira... Hilabete gutxian, Hossegor-eko hirukoteak Garry Moore eta Neneh Cherryren aspaldiko zaleak larsen, fuzz eta delay efektuetan aldeko bihurrarazi dituzte. Taldearen kontzertuek A Place To Bury Strangers gisako talde baten soinu leherketak oroitarazten dituzte. Ulertu duzue, bai. Hemen, distortsioa da nagusi. Ahoa erretzen duen baina zainak goxatzen dituen noisy musika da hau. 2018ko martxoan, beren lehen kontzertu bira egin eta Ingalaterrara joan ziren, Queen Mum agurtzera. Han, Wayne Adams ekoizlearen Bear Bite Horses estudioan bi kantu grabatu zituzten. Ingelesek rock&roll musika hainbeste aldiz nola berriz asmatu ahal izan duten ulertu nahi zuten.

SLIFT

Elkortzeko meza bat bezala da. 2 gitarra eta bateria bat. Riff estratosferikoak behin eta berriz errepikatzen. Toulouse-eko hirukote honek garage musika jotzen du. Thee Oh Sees talde guziz sakratuak bezala, hankak balantzatzen ditu eta xanpaka ari da. 1970eko musika psikodelikoa (kraut eta space rock nagusiki) entzun daiteke ere. King Gizzard & The Lizzard Wizard, Thee Oh Sees eta Ty Segallen zaleentzat !