PUNK ROCK

Prezioak : 14 €tik 17 €rat / Bertan 20 €
ORAIN EROSI

21:00 URRIAREN 31a OSTEGUNA

LUDWIG VON 88

Bérurier Noir, Parabellum edo Wampas taldeekin batera, Frantziako punk edo rock alternatibo eszenako figura nagusia da! Mende berria hasi zelarik, taldeak jotzeari utzi zion, nehor ohartu gabe. Hamabost urte berantago, itzuli da, kantu mitiko batzuk berriz jotzeko prest. Atabaleko kontzertua historikoa izanen da. Ez huts egin!


IF RENAUD WAS A PUNK

If Renaud Was A Punk taldeak Renaud kantari famatuaren kantuen punk bertsioak jotzen ditu. EP eta LP bat argitaratu ditu.

CAROTTÉ

Carotté taldeko haur tzarrek memoria kolektiboan txertatutako kantuak hartu eta dezibelez beteriko bertsio eguneratuak eskaintzen dituzte. Taldeak bere kantuak sortzen ditu ere. Dansons donc un quadrille avant de passer au cash bigarren diskoan formula hau errepikatu du.