BLUES

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 €
ORAIN EROSI

20:30 MARTXOAREN 15a OSTIRALA

LUCKY PETERSON

Blues musikaren eragile ukaezina da Lucky Peterson artista mitikoa. Buffalo hirian sortu zen kantari eta organistak, egun, blues musikari indar berria ematen dio. Musika mota horren egiazko zaintzailea da. Emozioz beteriko ahots lodiarekin, inork baino hobeki jotzen eta kantatzen du. Blues gitarraren eta Hammond B3 organoaren maisua da. Aurten, 50 urteko ibilbidea ospatzen du. Hala, « Blues tour 2019 » izeneko kontzertu bira berrian murgiltzen da, The Organization taldearekin eta Tamara Tramell kantariarekin batera. Bluesman garaikide perfekzionista eta neurrigabeko honek musikaren ertzak ikertzen jarraitzen du, anitz maite duen blues musika ohoratuz.


RUN RAVEN

2 jazz disko kaleratu, pop taldeekin zenbait EP argitaratu eta Run Caroline taldearekin (indie folk) ibili ondoan, RUNek bakarkako bideari ekin dio eta lehen lana argitaratzen du: Debut EP. Euskal Herrian ezagutu dugun negurik luzeenean (eta euritsuenean) sortu, moldatu eta grabatu du. Astoek LSD hartu ala ez, horra RUNen lehen droga dosia: 4 haiku ttipi, pop akustiko gordina, progresiboa eta inpresionista.

display: block; margin-left: auto; margin-right: auto; max-width: 100%;