ELECTRO POP

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:00 AZAROAREN 01a OSTEGUNA

JEANNE ADDED

2015ean, Jeanne Added artistak « Be sensationnal » izeneko lehen disko argitaratu zuen. Publikoa eta prentsa harritu eta xoratu zituen. Sekulako arrakasta ukan zuen. Ordutik, izarrak oraindik dirdira eta dardara daude. 2018ko maiatzean, hainbeste igurikatua den bigarren diskoko « Mutate » lehen kantua kaleratu zuen. Jeanne Added-en ahotsa bikaina da. Bihotza zulatzen duen gezi bat bezala da. Ahotsaren ñabarduretan larruazaleko emozio kutsakorrak bilatzen ditu. Bizitzaren promesak eta zorabioak aipatzen ditu. « Mutate » diskoak izaki bizidun baten dardarak sentitzeko balio du. Bizitzari kantatu himno bat da.

MELLANOISESCAPE

Azken 20 urteetan, Olivier Mellano artista Frantziako gaur egungo musikaren baitako talderik enblematikoenekin ari izan da, hala nola Dominique A, Bed, Laetitia Shériff edo Psykick Lyrikah. Bestalde, 17 gitarra elektrikoz, klabikordioz, organoz, ahotsez edo soka laukotez osatu orkestra sinfonikoendako kantuak sortu ditu (« La Chair des Anges », « How we tried... » - Naïve Classique). Zinemaren, antzerkiaren, dantzaren eta literaturaren arloetan murgildu eta estetika desberdinak gurutzatu ahala, artistaren nortasuna indartuz joan da. Orain, proiektu erraldoiak instant batez bazter utzi, eta, berriz, indar gordineko soinu uhar elektrikoetara itzultzen da. Talde anitzetan gitarrarekin ari izan ondoan, bakarka aritzeko beharra sentitu du. MellaNoisEscape bakarkako proiektu honekin, 2014an, lehen diskoa atera eta agertokian bakarrik agertu zen. Egun, talentu handiko beste bi musikarik laguntzen dute: Valentina Magaletti bateria jotzaileak (Tomaga, Vanishing Twins, The Oscillations, Bat for lashes) eta Miët baxu jotzaileak. Hirukoteak bere ildo artistikoa urratzen du; Shellac, Battles, Pinback eta Blonde Redhead taldeen artean, hor nonbait.