ELECTRO

Prezioak : BETEA / Auto partekatu

20:30 MARTXOAREN 15a OSTEGUNA

SYNAPSON

Mementoko arrakasta gehien duen bikote elektronikoa da, hain segur. "All in You" Feat. Anna Kova edo "Djoon Maya Maï" bezalako kantuekin, Synapson denetan entzun daiteke. Zuzeneko edo estudioko talde bikaina da, izpiritu irekidura handiko bikotea, erritmo dantzagarrien maisua.
2009an batu zirenetik, Alexandre Chiere (teklatuak, saxofoia, beat erritmoak eta ahotsa) eta Paul Cucuron (bateria, scratch, ekoizpena eta nahasketa) artisten xedea publiko zabalarengana heltzea eta musika « sentiaraztea » izan da.
Proiektuaren jatorria ? 1990eko hamarkada bukaeran, Biarritzeko hondartzetan, biak adiskide egin ziren. Zaletasun erregarria bilakatu zen interesgune bera zuten: musika, bai; eta musika mota guziak!