METAL EH

Prezioak : 9 €tik 12 €rat / Bertan 15 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 ABENDUAREN 15a LARUNBATA

SU TA GAR 30. URTEMUGA

1988ko abuztuaren 14an Ondarroako Gaztetxean eskaini zuten lehenengo kontzertutik 30 urte igaro dira. Heavy Metala Euskaraz jorratzea izan da Su Ta Gar-ek egin duen ekarpenik haundiena. Horrek, beraien maila musikalak eta mezuak hasieratik eman zien arrakasta, gaur egun, Euskal Herriarentzat musika talde bat baino askoz gehiago izatera heldu direlarik. 11 estudioko lan eta 1.000 kontzertutik gora bizkarrean dituztela, oraingoan 30. urtemuga ospakizun bira eskaintzera datoz.

IRON ETA MAIDER

Taldeak heavy metal musika eta Xiberoko tradizioak nahasten ditu. Mauleko pate artilleria berriz martxan da! Bruce Dickinson eta Rob Halford hor ditugu! Ikus eta sinets…

THE HELLECTRIC DEVILZ

2017ko maiatzean, laukote moduan sortu zen taldea. Soinua indartu eta kantuak aberastu asmoz, laster bigarren gitarrista bat hartu zuen. Bost musikarien artean berehalako osmosia gertatu zen. Taldeak iturri anitzetatik edaten du eta ez dio bere buruari inolako mugarik jartzen. Thrash, punk, heavy eta rock musiken nahasketa. Hori da The Hellectric Devilz.