CLASSIQUE ELECTRO

Prezioak : 24 €tik 33 €rat / ORAIN EROSI
Auto partekatu

20:30 MARTXOAREN 09a LARUNBATA - MIDI GELTOKIAN

ÓLAFUR ARNALDS

Ólafur Arnalds Islandiako musikagile garaikidea da. Han, Björk edo Sigur Rós taldeen hein bereko ospea du. Nazioartean, Broadchurch izeneko telesailaren soinu bandari, 2016ko urrian argitaratutako « Island Songs » bezalako disko ederrei eta Kiasmos izeneko bere beste proiektu elektronikoari esker ezagun egin da. Hala, gaur egun, Nils Frahm eta Max Richter bezala, musikagile eta ekoizleen uhin berriko ordezkaririk esanguratsuena bilakatu da. Mercury KX diskoetxearekin kontratupean dago (Universal diskoetxearen musika klasikoaren adarra). 2018an, disko berria argitaratuko du. Zuzeneko emanaldiak moldatu eta kontzertuaren eta esperientzia bisualaren arteko proposamen anbiziotsuak eskainiko ditu.