POST ROCK

Prezioak : 6 €tik 9 €rat / Bertan 12 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:30 ABENDUAREN 08a OSTIRALA

ATABAL et La Locomotive aurkezten dute :


Euskal Kosta – Aturri herri elkargo ohiko arte eskolarekin elkarlanean, aste batez, eskolako ikasleak eta Lysistrata musika taldea elkarrekin lan egitera animatu ditugu. Helburua : taulagaineko giro berri baten sortzea. Emaitza Atabaleko agertokian ikusgai.

LYSISTRATA

LYSISTRATA gazteriaren indarra da, inspiratua eta bero-beroa! 2013an, Saintes hirian sortu zen taldea. LYSISTRATAk rock instrumentala jotzen du, post-rock, noise eta math-rock musiken artean. Fintasunaren eta astuntasunaren arteko oreka bilatzen du, beti. Oihuen eta poesia herratuaren bidez, soinuaren askapena eta gogoaren laxatzea aldarrikatzen ditu. Hirukotea 2016ko Transmusicales festibaleko errebelazio nagusia izan zen, eta, 2017an, Ricard S.A. Live lehiaketaren irabazlea izan zen eta Printemps de Bourges festibaleko Jury des Inouis epaimahaiaren saria jaso zuen. Egiazko rock zartakoa.



EQUIPE DE FOOT

Bordeletik datorren gitarra eta bateria bikotea da. Taldearen izenaz aparte, futbolaz deus ere ez dakite. Kantu borobilak eskaintzen ditu. Batzuek « zentral nuklearreko pop musika » bezala definitu dute. 2016ko udazkenean disko labur bat argitaratu ondotik, 2017ko urriaren 6an, taldeak bere lehen diskoa kaleratuko du.



CASSAVETTES

p align="justify"> Baionako taldea da Cassavettes. Arras lurralde ezberdinetarik heldu diren 3 musikarien arteko topaketa da : Dylan hegoafrikarra kantaria eta gitarrista da, Christian argentinarra baxuan ari da eta Julien frantsesa bateria jotzailea da. Rock indartsua eta sakona jotzen dute. Rock eragin ezberdinak uztartzen ditu hirukoteak. Emozioz beteriko kantu bereziak sortzen ditu.