HELLFEST

Prezioak: 7 €tik 10 €rat / Bertan 13 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:00 MAIATZAREN 19a OSTIRALA

« Aurten, Hellfest-era ez bazoaz, festibala zuregana jinen da ! »
Aurtengo edizioa hasi baino lehenagoko asteetan, Hellfest-eko langile taldea errepideetan gaindi ibiliko da. Hala, WARM UP TOUR 2K17: ONE HELL OF A RIDE ekitaldia aurkeztuko du.
Gauero, 3 eguneko pass batzuk eta partaideek eskainitako opariak izanen dira irabazteko. Gainera, gaualdiko parte hartzaile bakoitzak zakutxoa jasoko du !

SHOWTIME

Pariseko hiru musika talde elkartu ondotik sortu zen (Watcha, Snake Eye et Stonedrive ) SHOWTIME taldea. 1980ko hamarkada magikoa eta garaiko talde klasiko eta handi asko berpiztea erabaki du taldeak ! ACDC, Van Hallen, Iron Maiden, KISS, Scorpions, Mötley Crue, eta abar… Kontzertuetan, kantu zerrenda bereziari esker, 1980ko Hard Rock eta Heavy Metal musiken urrezko aroa omentzen du! Hellfest festibalean atzeman daitekeen energiaren eta elkartasun giroaren adierazgarri den taldea da, zinez! Taldearen burua El Butcho da. Frantziako metal eszenako kantari handienetarik bat da. Frantzian (Olympia, Zenith…) eta atzerrian, 3000 kontzertu baino gehiago eskaini ditu. El Butchorekin batera, agertoki gainean, Xavier Paladian gitarra birtuosoa, Xav Guillement solo egile eta gitarrista talentutsua, eta, hautazko erritmo sekzioan, Will S Atkins baxu jotzailea eta berriki Renaud Hantson-en (Satan Jokers) Furious Zoo-an jo duen David Lefebvre bateria jotzailea ikusiko ditugu. Hard Rock musika generoko talde handienen kantu mitiko guztiak berriz biziko dituzue !



DJ MIKE ROCK

2010az geroztik, Hellfest festibaleko DJ ofiziala da. Mundu osoan (Las Vegas, Europa, Asia, Estatu Batuak, Kanada…) rock biniloak jartzen dituen Frantziako DJ bakarra da. Rock’n’heavy DJ emanaldi berezia eskaintzen du, indartsua eta dantzagarria! Kontsigna bakarra : PARTY HARD !



IF RENAUD WAS A PUNK

Renaud-ren kantuak, anitz gustatzen zaion punk estilora egokitzeko ideia ukan zuen lehena, Jean-François « Ogittu » (gitarra/ahotsa) izan zen. Bien arteko koherentzia begi bistakoa da haren ustez. Renaud-ren hitz aldarrikatzaileek punk musikaren inkonformismoarekin bat egiten dute. « Olympia pour moi tout seul » zuzeneko diskoa irekitzen duen « Où c'est qu'j'ai mis mon flingue ? » kantu suntsitzailearekin egin zuen lehen saiakera. Eta lorpena izan zen ! If Renaud Was A Punk izena hartuko duen taldea sortzea erabaki zuen orduan. Abentura abian da. 2013ko otsailean, 6 abestiko lehen grabaketa kaleratu eta Atabalen aurkeztu zuten, aretoa mukuru betez. Hexagonoko sei txokoetan, ahoz ahokoak eta internetek eginen dute gaineratekoa !!!



LEATHER PRIEST

Flying V, Tapping, Palm Muting, heavy drumming erabiliz, LEATHER PRIEST, baionar taldeak, 80 hamarkadako heavy metal klasikoak berriz hartzen ditu: Dio, Pentagram, Black Sabbath, Kiss, Judas Priest, Iron Maiden, eta riff-eko jainkoei beste omenaliak. Artileria handia ateratzen dute, eta jatorrikoak bezain kukurusta handiarekin dituzte LEATHER PRIESTeko sikariek lehengo garaiko heavy klasiko guzi horiek jotzen.



IRON FIST

2015 urtean, The Enterprise, Menace eta Amarzakill taldeen errautsetatik, Ironfist taldea sortu zen. Baionako musikariek 1980ko hamarkadako Punk Hardcore musika jotzen dute. Indarra eta bizkortasuna uztartzen dituzte. Gitarra riff zorrotzak, eromenezko erritmoak eta ahots jauzkorrak nahasten dituzte. Edozer gauza suntsitzeko modukoa. Zuzenean ikusteko taldea da!