FOLK INDE

Prezioak: Ezeztatu / Auto partekatu

20:30 URRIAREN 27a OSTIRALA

Atabal , Usopop & le Label Talitres aurkezten dute :
  

Kontzertu honen antolatzeko, Atabal beste bi eragilerekin elkartzen da. Bi eragile horiek hor aurkeztutako artistekin lotura berezia dute. Alde batetik, Bordeleko Talitres diskoetxea. The National, Shannon Wright, Motorama eta bestelako taldeak lehen aldiz Europara jinarazi dituen diskoetxea da. Bestetik, Usopop festibala. Saran, Usopop festibalaren antolatzailea da eta tokiko talde berriak eta kanpoko talde bereziak aurkezteko xedea du.

FLOTATION TOY WARNING

Diskoak erritmo bizi-bizian argitaratzen diren garaiotan, Flotation Toy Warning taldea nagusitua den eroaldi horretatik kanpoko uharte utopiko bat da. Izan ere, talde bikainak aurkitzeko gaitasuna duen Talitres diskoetxeak Londreseko taldearen “Bluffer's Guide To The Flight Deck” lehen diskoa 2004an argitaratu zuen. Aspaldi. Orduan, kritikariek diskoa goretsi zuten. Baina, garaiko biziki musika aitzinatua zenez, publikoak urte batzuk geroago baizik ez zuen diskoa maisulantzat aitortu. Horrek taldearen geroa kolokan jar zezakeen. Hala ere, kantuak sortzerakoan arrazoizko kontzesiorik egin gabe, eta ia atzera bueltarik ez duen bide hartuz, muturreko musikari hauek proiektu zorrotz honekin aurrera jarraitu zuten. Taldeak lehen diskoa kaleratu zuenetik hamahiru urte pasa dira orain. Gaur egun, Flotation Toy Warning taldea pop independentearen ikono diskretua da, Grandaddy taldea edo Jason Molina artista bezala. “The Machine That Made Us” bigarren diskoa inoiz baino gehiago igurikatua da, eta, espero zitekeen bezalakoa da: melodia bihurriak, ekoizpen bikaina eta urpeko eta zeruetako bidaia eskaintzen ditu. Flotation Toy Warning taldeak eta bere izpirituak bizirik diraute.



RAOUL VIGNAL

Raoul Vignal artistak musika fina eta harmoniatsua sortzen du. Folk giroko musika intimista jotzen du. Gitarra jotzeko moldea bere ahotsaren isla da: eztia eta lasaigarria. 2016az geroztik, Lucien Chatin bateria jotzailearekin eta Morgane Moulin kontrabaxu jotzailearekin batera dabil. Hirukote formatuan, musikari gaztearen kantuak barnakorragoak dira.



AMORANTE

Iban Urizar « Amorante » agertoki gainean musika tresnez inguraturik agertzen da. Flamenco ukituko soinuak bat bestearen ondotik hedatzen ditu. Bere bozak Xabier Leteren ahotsa oroitarazten du.