HIP HOP

Prezioak: 10 €tik 13 €rat / Bertan 16 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:30 ABENDUAREN 07a OSTIRALA

CADILLAC (Stupeflip Crou)

Stup Crou sorgin handiaren partaiderik gustukoena da Cadillac. Hastapenetik, abentura horren parte da. Poker egin eta fabliau ipuinak eta rap hitzak botatzen ditu! Orain, Cadillac bere buruaren jabe bihurtzen da eta Stupeflip taldetik libratzen da. Bakarkako diskoa argitaratzen du. Hark ditu kantu guziak sortu eta asmatu, eta Stup-eko beste kideak kolaborazio batzuk egitera gomitatu ditu. Badakigu Stupeflip taldeak ibilbide berezia izan duela, major diskoetxeetatik diskoetxe independentera jauzi eginez, eta, orduan, arrakasta gehiago bilduz. Taldeak mundu sailkaezina garatu du, errabiatua eta erotua, hurbileko mezuekin. Hala, zale kopuru harrigarria bereganatu du. Crowdfundingari dagokionez, munduko errekorra hautsi berri du. Cadillac, bihotz oneko terrorismoaren esperientzia luzatzen duen proiektua, Crou-ren legio borrokalarien apetitua asetzera dator, ordu onean. Birusa hedatzen ari da, behin eta berriz.

ASTAFFORT MODS

"Astaffort Lot-etik ateratzen da eta zure Garonan kaka egiten du!". 47 departamenduko tipo horiek zakarrak dira. Edozerretarako marmarika ari dira. Beti koskan dira. Beren diskoa iluna da; gehiegi idortutako arana bezalakoa. Beren azentua arrunt ziztakorra da; Cabrel mokor baten gisakoa. Jatorrizkoa baino mila aldiz kexatiagoa da. Hardcorea da. Notthingam hiriko Sleaford Mods bikotearen cockney cool kritika bortitzei eman arrapostua da. Eta, hor, dena ulertzen dugu. Tipoek arras ongi landu dituzte hitzak. Ergelkeriaren axal arina karrakatuz gero, hiriaren eta baserrialdearen arteko harreman zailari buruzko gogoeta sakonak agertzen dira. Hastapenean txiste bat zena, azkenean ustekabeko neurri soziologikoa duen proiektua bilakatu da.

BITIOP

Giro organikoak eta sintetikoak, soinu geruza gogo eramaileak, gitarrak eta erritmo motelak. Bitiop taldeak frantsesezko hitzak kantatzen ditu, hip-hop musikaren gainetik. Rock doinu larriak eta munduaren amaierako hitzak eskaintzen ditu. Kasu, 2019 hastapenean hurrengo EPa argitaratuko du!