ROCK PSYCHE

Prezioak : 10 €tik 13 €rat / Bertan 16 €
ORAIN EROSI

20:30 APIRILAREN 25a OSTEGUNA

ATABAL, Musique d'Apéritif eta Allez les Filles aurkezten dute:


YAK

Egun, Yak taldearen single bikaina denetan entzun daiteke : Bellyache. Oli Burslem kantari-gitarristak eta taldeko liderrak idatzitako kantua da. Zera dio: “205£ balio duen nire autoaren gibeleko aulkian bizi nintzen. Ez nuen dirurik. Diskoetxearekin irabazitako diru guztia taldean jarri nuen. Gure azken kantua izanen zela sentitu dugu. Genuen guztia kantu horretan jarri behar genuela sentitu dugu ». Horregatik, kantuan hori entzun daiteke: « Hordagoa bota nahi baduzu, aurretik segurtatu ez zarela itoko ». Taldeak disko berria argitaratuko du. Gero, kontzertu bira hasiko du eta Atabalen izanen dugu!

JIM JONES & THE RIGHTEOUSE MIND

Jim Jones kantari-gitarrista-musikagileak ibilbide luzea du: Thee Hypnotics, The Jim Jones Revue, Black Moses… The Righteous Mind taldearekin, Jim-en musikaren ikusteko moldea zabaldu da: rock’n’roll garage beti, baina soinu paisaia ilunak eta zinematografikoak, country blues psikodelikoa, gospel eta heavy lounge doinuak ere bai.

TITANIC BOMBE GAS