NOIZY POP

Prezioak : 7 €tik 10 €rat / Bertan 10 €
2 EGUN BONOA [ MONARCH! + YEAR OF NO LIGHT + ORBEL ] 15 €
ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 URTARRILAREN 19a OSTIRALA

PETIT FANTÔME

Pierre Loustaunauren proiektu misteriotsua eta lausoa da Petit Fantôme. Musika tresna anitz jotzen dituen dohain handiko mutila, luzaz taldeekin ari izan ondoan (Frànçois & the Atlas Mountains, Crane Angels, le Pingouin, Iceberg), egun, 2006an hasitako bakarkako proiektuari osoki emana da. « Torse Bombé » argitaratu eta 3 urte pasa direlarik, Petit Fantôme « Un Mouvement pour le Vent » diskoarekin itzultzen da. Skatean eta mendian ibiltzea atsegin duen artistarentzat, disko izen ezin egokiagoa da. Hamaika kantuz osatutako lanean, 1990ko hamarkadako musikaren eraginak nabarmenak dira. Pop erromantikoaren eta noise musika lainotsuaren artean, musikagile gazteak batetik bestera erraztasun handiarekin pasatzen dakiela frogatzen du, berriz ere. Petit Fantôme taldea kontzertu biran abiatuko da, berriz. Boskotean ariko da, Botibol taldeko Vincent Bestaven fidelarekin, Bordele hiriko Sylvain Kalbfleischekin (Sam Fleisch), Iceberg kolektiboko Mathieu Hauquierekin (Crâne Angels) eta Felix Buff (Willis Drummond) bateria jotzaile euskaldunarekin batera!

MAK JAK

Rap kantaria eta orotariko musika tresna jotzailea da Mak Jak. Pop musika eta soinu esperimentalak uztartzen ditu, guzia, noski, hip-hop kulturaren eraginpean. 2016ko abenduan argitaratu zuen « Bain Noir » izeneko eta hiru kantuz osatutako disko laburraren ondotik, 2017ko urrian estreinatuko duen bakarlari proiektu berria aurkeztuko digu.