POST ELECTRO

Prezioak : Urririk / Auto partekatu

20:00 IRAILAREN 15 a OSTIRALA

COMPAGNIE MUSIQUES TELESCOPIQUES

Compagnie des Musiques Télescopiques musikaz kanpoko ikerketa laborategia da. 2011 urteaz geroztik, artisten arteko topaketak (film egileak, taula zuzendariak, piroteknikariak) eta ezohiko topaketak (astrofisikariak, filosofoak, astronomoak) ugarituz, sormena ikertzen ari dira. Esperientzia zientifiko-artistiko horien ondorioz, ikuskizun ezberdinak sortu dituzte. Horietako bat T60 zine-kontzertua espaziala da. Lehen aldiz, Atabalen aurkeztuko dute.



T60 CINÉ CONCERT

Irudi zientifikoak juntatuz eraikitako filma batetik abiatuz, Musiques Télescopiques laborategiak musika eta begi poesia oinarri duen sentimen-bidaia eskaintzen du. Pink Floyd, Brian Eno eta Pharoah Sanders taldeek ikuskizunaren musikaren baitan eragin handia izan dute. Artxibo-irudi harrigarriei bizi ematen dion musika epikoa eta onirikoaren inspirazio iturri nabarmenak dira.