POP

Prezioak : 12 €tik 15 €rat / Bertan 18 €
ORAIN EROSI

19:00 MARTXOAREN 20a LARUNBATA

FRANÇOIS & THE ATLAS MOUNTAINS

Banane Bleue izena du Frànçois and The Atlas Mountains taldearen disko berriak.
Noraezaren eta oroitzapenen diskoa da; espaziora, maitasunera eta denborara egindako bidaia.
2017an argitaratutako Solide Mirage bosgarren diskoaz geroztik, François Marry anitz higitu da. Lehenik, XIX. mendera jauzi egin du, eta Baudelairen Gaitzaren Loreak maisulaneko zortzi poema musikatu ditu. Gero, Essaouirara joan da, eta, han, gnauen trantzea bizi izan du. Azkenik, Europan, irudiak eta doinuak bildu ditu.
Banane Bleue disko nomada bat da, Berlinen, Atenasen eta Parisen sortua, zenbait egunetarako alokatutako tailerretan, eta batzuetan maileguz hartutako musika tresnekin.
Frànçois and the Atlas Mountains beharren arabera aldatzen den taldea izan da beti: oraingoan, Françoisek diskoa bakar-bakarrik ondu du, edo kasik; hiru pop disko eder, dotore eta sintetiko egin dituen Jaakko Eino Kalevi finlandiarra ari izan da ekoizle lanetan, eta Feist, Gonzales edo Connan Mockasin-en lankidea den Renaud Letang-ek egin ditu nahasketak.
Banane Bleue idazketa moderno eta denboraz kanpokoaren emaitza da. Bidaiari handien eragina jaso du, hala nola I’m Your Man garaiko Leonard Cohenena –disko horren azalean banana bat dago ere– edo melodia nabari eta apaingarri bikainekin gure aro globalizatua sublimatu duen Gorillaz-ena.
Elkarrekin, Françoisek eta Jaakkok pop alaiari eta arinari kontrapuntua jarri diote, maitasun hondatuak argitara ekartzeko. “Egoera txarretarik libratzeko molde bat, dantza urrats ttipi bat eginez”. Eta esperantza aire bat emateko. Lee-Ann & Lucy kantuaren harmonia lasaietan bezala, eguzkia sartzerakoan olatu berari jarraikitzen dioten surflari bikote hura bezala.
Ozeanoaren handitasunean malenkonia uxatzen duen irriño bat. Oroitzapen zoriontsuak markatutako noraeza. Banana urdin bat.