ROCK FOLK

Prezioak : 21 €tik 24 €rat / Bertan 27 €
ACHETEZ VOS PLACES

20:00 MAIATZAREN 28a ASTEARTEA

COURTNEY BARNETT

Horra! Luzaz gizontasunaren erreinua izan den rock musikan ere aldaketa sendi da. Courtney Barnett 30 urteko australiarra da rockaren oraina eta geroa. Bi disko argitaratu ditu eta beste lan bat plazaratu du Kurt Vile-ekin batera. Ezohiko talentua erakutsi du jadanik. Baina, Tell Me How You Really Feel bigarren diskoarekin, Melbourne hiriko musikariak hozka ohargarri bat gainditu du. Pop rock harribitxia eta maisulana da. Melodia oldar lotsagabeak eta isiltasun abilak dira nagusi: gitarra zorrotzak, kantaera lañoa eta leloen aldaketa gozagarriak. Abesti indartsuak, ahots eztia eta hitz ausartak. Gauza gehiago kontatzen digu, hitz gutxiagorekin.