SOUL FUNK

Prezioak : 9 €tik 12 €rat / Bertan 15 € / Kide Urririk
ORAIN EROSI

21:00 URRIAREN 23a OSTIRALA


OLD SCHOOL FUNKY FAMILY [RELEASE PARTY]

Tonus laugarren diskoaren aurkezpen kontzertua

15 urteko ibilbidean, OLD SCHOOL FUNKY FAMILY taldeak 300 kontzertu baino gehiago eman ditu eta 3 disko argitaratu ditu. Eta Frantziako eta Europako agertokietan erritmo biziak hedatzeko gogoarekin jarraitzen du! Gupidagabeko erritmo biziekin (sousafoia, bateria, gitarra, teklatuak) eta saxofoi laukote bikainarekin (soprano, alto, tenor, bariton) osatutako musikari zortzikoteak hainbat urtetan bere ildo artistikoa findu du eta gero eta kantu gehiago sortu ditu. Hala, nortasun berezia eraiki du. Maceo Parker, Roy Hargrove, Vulfpeck (funk) edota Fela Kuti (afro-beat) artisten eraginak jaso ditu. OSFF-ek mundu bitxia eta itxura askotarikoa sortzen du. Musika generoak nahasten eta itzulipurdikatzen ditu. Taldearen instrumentu osaera berezia baliatzen du horretarako. Musika bixia eta pindartsua sortzen du, moldaketa landuekin eta ausartekin. Giro goxoa barreiatzen du, lizeo garaitik adiskideak diren musikari horien 15 urteko ibilbidearen islara. Horra zer dion taldearen leloak: « musika serioski jotzea, bere buruaz hartua izan gabe ».

KOLINGA

Lau urteko ibilbidea, Earthquake diskoa eta 150 kontzertu baino gehiago binaka. Kolinga taldeak looper pedalak bazter utzi eta musikari berriak integratu ditu. Hola, beste maila batera jauzi egin du. Jendea harritzea eta sorkuntzan eta trukean sakontzea izan ziren 2018tik aurrerako taldearen asmoak. Urte hartan, beste bizipen askoren artean, Gaël Faye kantugile eta rap kantariarekin kolaboratu zuen taldeak eta harekin jo zuen Pariseko Olympia aretoan. Frantsesa, ingelesa edo Rébecca M'Boungou kantariaren eta Kongoko hizkuntzetarik bat den lingala entzun daitezke taldearen abestietan. Musika beltza deitutakoaren iturrietatik edaten du taldeak. Doinu sakonak eta emankorrak sortzen ditu. Rebecca kantariarekin batera, hauek dute taldea osatzen: Arnaud Estor gitarran, Jérôme Martineau-Ricotti baterian, Nico Martin baxuan, Jérémie Poirier-Quinot teklatuetan, koroetan eta zehar flautan eta Vianney Desplantes tuba tenorean eta flugabono-tronboian. Musikari aski desberdinak dira, baina lengoaia berean mintzo dira. Musika sentiarazten digute. Bidaia berezi batera gomitatzen gaituzte. Erritmo dantzagarriak, trantze hordigarria eta erritmo erroztatuak eskaintzen dizkigute.