GARAGE PSYCHE

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 €
ORAIN EROSI

20:00 OTSAILAREN 02a IGANDEA

FAT WHITE FAMILY

Songs For Our Mothers bigarren diskoak kritikariak eta entzuleak osoki bere alde bildu eta hiru urtera, Fat White Family taldeko ingeles iletsuak Serfs Up! disko berriarekin itzuli dira. Larri-larri, zera oroitarazten digute: Erdi Aroa itzuli da! Aurreko bi diskoak baino hobeki eraikia da Serfs Up. Musika ekoizpenean egon den bizimodu aldaketaren eragina erakusten du. Horra disko bikain hau laburbiltzeko zenbait hitz: malko ez artifizialak isurtzeko baladak, mistika psikodelikoa, elektro glam-funk giroak, kantu gregorianoak, DFA Records-en dance-rock doinuak, vudu zeremonia bat… Eta, gainera, Peckham auzoan sortutako taldeak betiko zinismo pozoitsua mantentzen du. Horregatik, gaur egun, Erresuma Batuko talderik probokatzaileena da.