SOUL HIP HOP

Prezioak : 15 €tik 18 €rat / Bertan 21 €
ORAIN EROSI

19:00 MAIATZAREN 17a OSTIRALA

TTILIKA eta ATABAL ados dira. Balio berak dituzte eta Euskal Herri biziaren alde lanean ari dira.
Jantzi markak gure kultura batere debekurik gabe berrikusten du. Hala, egun, PISTACHE kolektiboko artistekin elkarlan berri bat abiatzen du.
Kontzertuak eta Zuzeneko Artea gaualdian, sortze fase berri honi hasiera emanen dio.

  

21:00

THE HERBALISER

1995az geroztik, Londreseko The Herbaliser taldeak 11 disko argitaratu ditu, Ninja Tune eta K7 diskoetxe mitikoen zigilupean! Jake Wherry eta Ollie Teeba-k bikote eredugarria osatzen dute. Musikaren zaletasuna finezia eta sotiltasun handiarekin agerrarazten dute, kalitatezko musika elektronikoa ekoiztuz. Hip-hop, jazz eta soul musikak eta giro zinematografikoak abilki uztartzen dituzte. Nahasketa berezi honi esker, The Herbaliser taldeak 1990eko eta 2000ko hamarkadak markatu zituen. Very Mercenary eta Something Wicked This Way Comes disko bikainetan soinu hori betiko finkatu zuen. There Were Seven azken diskoan hastapenetako doinuetara itzuli da taldea. Aitzineko diskoetako soul giroak lausotu eta taldearen industria marka den hip-hop-jazz-funk hibridoari leku egin dio berriz.


DJ VADIM

Errusian sortu zen eta Londresen bizi da. DJ Vadim munduko ekoizle independente onenetarik eta ospetsuetarik bat da. Munduan gaindi ibili da eta DJ hasiberriekin ala adituekin kolaboratu du. Kontinenteak kurritu ditu, hizkuntzak eta kulturak ezagutu. 1994an, Jazz Fudge bere diskoetxe independentea sortu zuen. 1995ean, Ninja Tune diskoetxearekin kontratua izenpetu zuen. Orduan hasi zen 68 estatutan 2 500 kontzertu jotzeko aukera emanen zion hogei urte baino gehiagoko abentura ederra. Ibilbide osoan zehar, Vadim-ek musikari, kantari eta talde anitzekin lan egiteko parada izan du, haietan DJ Krush, Stevie Wonder, The Roots, Prince, Public Enemy eta beste asko. Hala, bakarkako 11 disko, 5 CD mix, taldekako 7 disko, bestelako disko eta erremixa kopuru infinitua argitaratu ditu…