METAL

Prezioak : BETEA / Auto partekatu

20:00 APIRILAREN 27a OSTIRALA

« Aurten, Hellfest-era ez bazoaz, festibala zuregana jinen da ! »
Aurtengo edizioa hasi baino lehenagoko asteetan, Hellfest-eko langile taldea errepideetan gaindi ibiliko da. Hala, WARM UP TOUR 2K18: You Can’t Control It ekitaldia aurkeztuko du.
Gauero, 3 eguneko pass batzuk eta opariak izanen dira irabazteko. Eta honakoa animazioak izanen dira: Manard jaunaren metal karaokea, air guitar lehiaketa, photobooth interaktiboa, Hellfesteko bideo proiekzioak, azoka esklusiboa.

ULTRA VOMIT

Ultra Vomit Nantes hiriko taldea da. Hastapenean grindcore eraginak bazituen ere, nagusiki heavy metal musika jotzen du, baina, kasu! Parodiaz beteriko musika da! Marrazki bizidunen, publizitatearen eta pop kulturaren eraginak jaso dituzten umore handiko hitzak ditu. Taldearen kantu zerrendaren parte bat Top 50eko abestien bertsio irrigarriekin osatua da. Hala, Hellfesten marka eta filosofia bere egin eta taldeak berriz ere sekulako kontzertua eskainiko du!



DISPLAY OF POWER

Display Of Power taldea Pantera taldearen Europako « tribute » band hoberena da. 2002 urtean, Galizian sortu zen. Ehun kontzertutik gora eskaini ditu. Phil Anselmok berak taldea goretsi du. Display Of Power-ek 1990eko hamarkadako talde nagusia izan zenaren kode eta keinu guziak zehatz-mehatz errepikatzen ditu! Laukoteak Dimebag Darrel handiak utzitako ondarea belaunaldi berriei aurkezteko xedea du. Hala, Panteraren moduko kontzertuak eskaintzen ditu: arras gaiztoak!