POP ELECTRO

Prezioak : 13 €tik 16 €rat / Bertan 19 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 ABENDUAREN 01a LARUNBATA

FLAVIEN BERGER « CONTRE TOUR »

Flavien Berger-ek lehenik harritzen eta interpelatzen gaitu, eta, gero, erabat liluratzen gaitu. Hitzekin jolasten da eta maitasun istorioak sortzen ditu. Soinu zirimolak eragiten ditu. Musikagile autodidakta da, laster ezagun bilakatu dena. Frantziako musika eszena aireberritu du.
Soinu esperimentazioak bultzatzen dituen Collectif sin~ kolektiboko kidea da. Soinu bereziak sortzeko makinak trafikatzea beti interesatu izan zaio. Horregatik, Flavien Bergeren estiloa zehaztea ez da gauza erraza: beti haratago doa, pasarte basa eta eroak eta sintetizadoreekin egin pasarte luzeak trebeki uztartzen ditu.
Hortaz, sailkaezina da. « Leviathan » lehen diskoan, ur giroko eraginak dituen musika eskaintzen du. Dinamika desberdinak proposatzen ditu eta igoaldi lasterrak eta jauste ilunak aldizkatzen ditu. Disko ateratze guztiak edo zuzeneko emanaldiak entzuten dituenak ongi badaki Flavienek publikoa emozio sakoneko eta irudimen handiko esperientzia batera murgiltzeko talentua duela.
Artista « Brutalisme » izeneko kantu berriarekin itzuli da. Disko berria laster argitaratuko du.