POP NOISE

Prezioak : 14 €tik 17 €rat / Bertan 20 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:00 URRIAREN 28a IGANDEA

SUUNS

OMontrealetik datoz. « Zeroes QC » eta « Images du Futur » izeneko lehen bi diskoekin, Ben Shemie, Max Henry, Liam O’Neill eta Joseph Yarmush taldekideek harriturik utzi gintuzten. « Hold/Still » hirugarren diskoarekin, Suuns musika independente garaikidearen eszenan talde saihestezina bilakatu zen. 2018an, taldea « Felt » diskoarekin itzuli zen. Azken diskoa malguagoa eta askeagoa da. Lana osatzen duten 11 kantuetan libertate hori entzun daiteke. Lau kanadarrek, lasaiki eta zoragarriki, cold wave izendapenari zentzu indartsua eta modernoa ematen diote. Beti hobera jotzeko eta pop musikaren eta musika esperimentalaren arteko hari finaren gainean ekilibrista jokoan aritzeko duten gaitasunari buruz lasaitzen gaituzte.



VIVE LA VOID

Moon Duo taldearen sortzailea eta teklatu jotzailea den Sanae Yamadaren bakarkako proiektua da. « Vive la Void » izeneko lehen diskoa aurkezten digu. Musika zirtaka ari den zirimola zerutar eta elektriko bat da. Honen gainetik, Yamadaren ahots melodia xumeak baina liluragarriak eta hitz sarkorrak entzun daitezke.