ROCK EH

Prezioak : Bakarra 15 €

ORAIN EROSI

21:00 APIRILAREN 12a OSTIRALA

GATIBU

Hamasei urteko geldialdirik gabeko bidean, arnasa sakon hartu eta erabaki garrantzitsuak hartzeko ordua dela erabaki zuen GATIBUk Azken Indioak disko berria ondu aurretik. Azken indioak garela diote. Egia ote? Gatibuk musikaren katebegitik begiratzen dio munduari, rock and rollaren katebegitik zuzentzen zaio musikari, kulturaren katebegitik dagio kuku etorkizunari, euskararen katebegitik kantatzen die bere herrikideei. Zerk kezkatzen gaitu? Zer aldatu gura dugu? Ba, goazen, mugi gaitezen, alda dezagun, iraultzak alaia izan behar du, pozak eragin ditzala malkoak. Pentsatu, dantzatu, sentitu, dantzatu, mugitu, dantzatu, ez egon geldi, askatu beldurretatik. Etxeko babesetik urruneko ziurgabetasunera egin dute salto eta salbu itzuli dira, bizi, indartsu.