ROCK GARAGE

Prezioak : 9 €tik 12 €rat / Kide Urririk / ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:30 OTSAILAREN 01a OSTEGUNA

ATABAL eta Musique d'apéritif aurkezten dute:

WAND

Ty Segall jaunaren onespena jaso duen Wand taldea Kaliforniako rock psikodelikoaren momentuko erreferentzia nagusia da. Meatbodies taldearekin eta Mikal Cronin artistarekin jo ondoan, Cory Hanson kantari/teklatu jotzaile/gitarristak sormen handiko talde honekin jotzen du orain. 2014 bukaeran, « Ganglion Reef » lehen disko psikodelikoa argitaratu zuen Wand taldeak. 2015ean, lau amerikarrek « Golem » izeneko eta noise ukitu garbiko bigarren diskoa plazaratu zuten. Rock garage soinua liluragarria bilakatzen duten osagaiak entzun ditzakegu hor : gitarra riff astunak eta distortsionatuak, fuzz gitarra efektua, ahots basatia eta larria, erritmo bizi-biziak.



PSYCHOTIC MONKS

Sekulako harrabotsa eta amorrua. Bizi-irrikaz betetako musika. The Psychotic Monks taldeak gogoetatutako eta kontrolatutako kaosa adierazten du. Ty Segall eta halakoen eraginpeko soinu distortsionatuek osatutako soinu paretetan, ustekabeko arrasto poetikoak uzten ditu.