POP FOLK

Prezioak : 12 €tik 18 €rat / ORAIN EROSI
Auto partekatu

20:30 AZAROAREN 16a OSTIRALA / APOLLO Gelan BOKALE

ATABAL eta Akitaniako Eszena Nazionalarekin elkarlanean aurkezten dute:

VILLAGERS

Villagers taldearekin, Conor O’Brien kantagileak arras goxoak, hunkigarriak eta hauskorrak diren folk kantuak jotzen ditu. Ez idurian, iheskari itxurako irlandar gaztea nazioarteko pop musikako artista eta musikagilerik ohargarriena bilakatu da. Melodia eztiko baladak sekretu bat bailiran jotzen ditu. Hotzikarak eragiten dizkigute. Artistak « The Art of Pretending to Swim » izeneko disko berria argitaratu eta hilabete batera gertatuko da Bokaleko kontzertua. Dublineko kontalariak ingurumen desberdinen ikerketan jarraitzen du. Musika bidaia honetan, Irlandako kostaldeko herrixka batetik Dublingo hiri ingurura eramango zaituztete.