POP FOLK

Prezioak : 12 €tik 18 €rat (Eserleku zenbakitua)

ORAIN EROSI

21:00 MAIATZAREN 24a OSTIRALA
Apollo Gela Bokale

Talitres gaualdia, Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalarekin elkarlanean


2000ko hamarkada hastapenean Bordelen sortu zen diskoetxea da Talitres. Pop eta folk musika ertzetako artistak laguntzen ditu. Artista bat ezagutzean eta kontratatzean, xede bakarra du: bihotzetik mintzo den musika sostengatzea. Gaualdi honetan, arauari jarraikiko dio eta berehala ezagutu beharreko bi talde aurkeztuko ditu: Raoul Vignal, disko berria aurkezten, eta Thousand Le Tunnel végétal diskoa aurkezten. Kontzertu paregabea, izpiritu kuriosentzat!

RAOUL VIGNAL

Nick Drake artistaren ordezkari hauta da. 1960ko eta 1970eko hamarkadetako folk korronteari jarraikitzen dio. Raoul Vignal-ek gitarra akustikoaren sekretu guziak dakizki: picking teknika, afinazio bereziak… Disko berrian, ahotsa, malenkonia eta hirukotearen giro isila dira nagusi, The Silver Veil aurreko diskoan bezala, funtsean. Raoul Vignal-en musikak entzule anitzentzat haurtzaroko oroitzapen lausoak ekartzen ditu, segurki.

THOUSAND

Stéphane Milochevitch artistaren proiektua da Thousand. Izen bereko diskoa argitaratu eta hiru urte geroago, Tunnel végétal diskoarekin dator orain: arimatik jalgi musika eta frantsesez kantatu testu berezi eta dotoreak. Disko berrian, mota anitzetako figurak eta literaturaren eta zinemaren eragin nabarmenak daude. « Ez dut music business-aren zaletasunik. Ez. Nire musika elikatzen duena zera da: marrazkia, broderia edo berbereen tapizak » azaltzen du artistak. Agertokian, bere ondoan, Olivier Marguerit baxu jotzailea eta Emma Broughton koro egilea (O & les filles proiektuan ezagutua) daude. Frantziako kantagintzaren berpiztea hor dago. Duda izpirik gabe.