METAL EH

Tarifs : 7 €tik 10 €rat / Bertan 13 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 URTARRILAREN 19a LARUNBATA

ANESTESIA

Anestesiaren lehen diskoak 25 urte betetzen ditu! Aurten taldeak 30 urte betetzearekin batera, bere historian mugarri izan den « Gorrotoaren Ahotsa » diskoak 25 betetzen dituela ere ospatu nahi du. Diskoaren berrargitalpen berezi batekin dator, berriz masterizatuta, 180 gramoko biniloan. Eta, karia horretara, Euskal Herrian bira bat antolatu dute. Kontzertu bereziak hauek ere… Laster entzungo duzue gorrotoaren ahotsa oihukatzen berriro!

KUMA NO MOTOR

Baionako hirukoteak eskola zaharreko hardcore-punk musika jotzen du. Ziztu bizian, ozen, minutu erdiko kantuak bat bestearen ondotik jotzen ditu. Euskaraz edo ingelesez, norbanakoak eta komunitateak zapaltzen eta menperatzen dituen sistemaren aurkako hitz zorrotzak hedatzen ditu. Estatu Batuetako 1980ko hamarkadako hardcorea edo Suediako d-beat musikaren artean, taldearen zuzenekoak arras leherkorrak dira.

ESTRICALLA

Estricalla Euskal Herri osoan barreiatutako lagunek osatzen dute. 2009tik, punk-hardcore militantea jotzen dute. « Dramatik-thlon » azken diskoa aurkeztuko dute: taldearen bilakaeraren isla den lana. Maitasun eta sarraski abestiak eta zuzeneko harrigarria.