ROCK FARMERS

Prezioak : BETEA / Auto partekatu

21:00 URRIAREN 20a LARUNBATA

THE INSPECTOR CLUZO

Amerikarrek kantu herrikoiak deskribatzeko izen bikainak dituzte: countrymusic eta folk music, “baserrialdeko musika” eta “jendeen musika”. Amerikar ospetsu batzuk eman dituen Gaskoinan, The Inspector Cluzo taldeak bere baserrialdeko eta jendeen musika jotzen du. Musika herrikoia da. Ez da musika folklorikoa. Folklorikoa izateko elektrikoegia eta errabiatuegia da. Bi enbaxadore oldartsu horiek – Laurent Lacrouts eta Mathieu Jourdain – folklorikora eta pitoreskora mugatzea arras bidegabea litzateke. Nortasun azkarra dute, aho handiak dira eta bi bizi dituzte. Eleberrien eta karta postalen gisara, etxaldean, antzaren, artoaren, ahateen eta ahuntzen artean, sei hilabete pasatzen dituzte. Beste sei hilabeteak, mundu osoko errepideetan iragaten dituzte. The Inspector Cluzo bikotea iraganak utzi ondareaz harro da. Gaskoinaren enbaxadore dira, gogotik. Baina, ez da talde erregionalista. Musikatik jendeetara, musikatik lurrera. Botak jantzi eta blues musika jotzen dute. Rock Farmers edo Gentlemen Farmers bikotearen kontzertu bakoitza poz handiko garaipen mementoa da. Bateria, gitarra eta ahotsarekin, musika unibertsala sortzeko nahikoa osagai badute. Gorabeheraz jositako blues xehatua eta arras beroa jotzen dute. The Inspector Cluzo taldeak hamar urte ospatzen ditu. Bikoteak « We the People of the Soil » izeneko disko berria aurkezten du. Ildoa gero eta sakonago urratzen dute, sekula unatu gabe. Lou Casse izeneko etxaldean, Laurent-ek zera zioen: “Lurrarekin dugun lotura ez da sekula eten behar”.

LOS LOBOS MARINOS