SOUL FUNK

Prezioak : BETEA / Auto partekatu

21:00 URRIAREN 27 LARUNBATA

MACEO PARKER

Bizirik dagoen egiazko leienda baten ibilbidea. Maceo, funk musikaren azken enbaxadorea da. "Nola egin duzu leienda bilakatzeko?" galderari, Maceok, irriz, "Lehenik, hobe da luzaz bizitzea!" ihardesten dio. Denbora aurrera doa, musika estiloak kanbiatzen dira eta ordezkari guti agertzen dira. 1970eko hamarkadako egiazko funk musikan, oraindik aktibo eta asmamen handikoa den artista bakanetarik bat da Maceo. Urtean bi oren eta erdiko iraupeneko 200 kontzertu baino gehiago eskaintzen ditu. Mundua kurritzen du, akitu gabe. Funky erreferentzia nabarmenak dituzten musikariekin ibiltzen da. Ahalik eta jende gehienari bere musika bizitzeko aukera ematen dio. Maceok belaunaldi desberdinen belarriak eta bihotzak irabazi ditu. Garaiko lehen zaleak gaur egungoekin nahasten dira, gero eta publiko zabalagoa osatuz. Funkaren azken enbaxadoreak eskaini memento bereziaz gozatzeko parada da.