FOLK

Prezioak : Bakarra 8 € / 50 toki / ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:00 IRAILAREN 26a ASTEARTEA

Atabal, Le Festin Nu & Franck Cazenave aurkezten dute :

MO.RE

MO.REn parte hartzea… liburu bat irekitzea bezala da.
MO.RE parentesia bat da, geldialdi bat; lorategi batean, aulki gainean, liburu bat irakurtzen delarik bezala. Paregabeko hitzordu honetan, talde batek kontzertua eskainiko du. Literatura leku batean, usaiako lekuetatik kanpo beraz, talde ttipian bildurik, performantze intimista izango da. Artistaren mundua ezagutzeko gomita luzatzen du MO.REk : « egunerokoa » bezalatsu, artistaren gogoetak, gustuak, idazkiak, argazkiak, marrazkiak edo oroitzapen pertsonalak aurkeztuko dituen gune bat izango da. Momentu sinplea, benetakoa, arraroa.


MOMENT RARE#4
KING CREOSOTE

Aurten, King Creosote bakarlaria « Astronaut Meets Appleman » disko berriarekin dator. Disko nahasia eta mugitua da. Artistaren ibilbide hastapeneko rock soinuak entzun daitezke, eta, musikagilearentzat berriak diren instrumentuak ere bai : harpa eta kornamusa. « From Scotland With Love » disko ederraren ondotik, Kenny Anderson berriz ere saiakeraren ildoari lotzen zaio. Eta, erregistro horretan, eskoziarra arras ona dela aitortu behar da.